Lagun Aro GBCk eta Bera Bera Eskubaloiak egutegi bateratua aurkeztuko dute
Saskibaloia eta eskubaloia batzea lortu dute Lagun Aro Gipuzkoa Basketek eta Bera Bera Eskubaloiak. Izan ere, bi talde donostiarrek 2012rako egutegi bateratua aurkeztuko dute gaur bertan. Aquariumen egingo dute aurkezpena, 20:00etan.
Egutegiko argazkietan bi taldeetako jokalariak agertzen direla aurreratu dute, baina hortik aurrera ezer gutxi jakinarazi dute. Azken batean, kirolaren balioak zabaltzea dute helburu. Pedro Usabiaga argazkilariaren 24 irudik osatzen dute egutegia, eta baikortasuna, integrazioa eta berdintasuna bezalako balioak zabaltzea da bere nahia.

