Ijitoak eta eskola jardunaldia, etzi
Ikastetxeek ijitoen familiekin duten harremana hobetzeko jarraibideak emango dituzte saioan.
Emakume ijitoek eta payoek osatzen dute Romi Bidean elkarteak bigarren aldiz Eskola eta ijito-familia jardunaldia egingo du, etzi. Intxaurrondoko Txara I eraikinean, Valladolideko Ponce de Leon lehen hezkuntzako ikastetxean irakasle den Avelina Pisa entzuteko aukera izango da, 10:00etan.
Iaz lehenengoz egin zuten hezkuntzari buruzko bilkura, eta horren haritik, Donostialdeko eta Urola Garaiko ikastetxeekin azterketa egin zuten. Honen xedea, familia ijitoek eskolekin zein harreman duten ezagutzea zen. Horretarako, inkesta irekiak egin zituzten, bakoitzaren behar eta arazoen berri izateko. Izan ere, elkarteko Jone Lakabek dioenez, “galdera asko sortzen dira: familiekin nola lan egin, nola hurbildu gehiago…”. Egindako galdetegiak Pisari eman zizkioten eta horren inguruko gogoetaren berri emango du hitzaldian. Ikastetxeetako ordezkariak parte hartzera gonbidatu dituzte, hauentzako hainbat jarraibide ere emango baititu Pisak. Lakabek azaldu duenez, “inkestetan eskolek beren zalantzak, oztopoak edo zailtasunak zehaztu dituzte, eta horiei aurre egiteko pautak emango ditu”. Halaber, Pisa ijitoa denez, bere bizipenen berri emango du.
Hezkuntza Romi Bideaneko kideak bereziki kezkatzen dituen gaia da. Elkarteak Caritaseko departamentuak batera, familiekin eta ikastetxeekin harreman du, eta eskola orduak amaitzean, haurrentzako hezkuntza ekimenak egiten dituzte.