Itsaso zakarra aurreikusi dute; bihar zazpi metroko olatuak altxa daitezke
Babes Zibileko arduradunek argi diote: egunotan ez hurbildu itsas pasealeku edo itsas labarretara, ez bainatu hondartzetan eta ez egin uretako kirolik. Haizea gogor ibiliko da eta itsasoa zakar.
4-5 metroko olatuak altxatuko dira gaur goizean; arratsaldean, berriz, indar handiagoa izango dute eta sei metrora iritsiko dira. Haizeak ehun kilometro orduko abiada hartuko du eta alerta horia indarrean egongo da.
Ostegunean egoera makurragoa izango da. Arratsaldean haizeak 120 kilometro orduko ufa-dak gaindituko ditu. Itsasoan egoera ez da txantxetakoa izango, 15:00etatik aurrera zazpi metroko olatuak espero baitituzte. Alerta gorria ezarriko dute. Gauerdian zertxobait baretuko da egoera.
Itsas ekaitzak harrapa ez ditzan, Pasealeku Berrian, Aldamar kalean eta inguruko beste zenbait kaletan atari eta erakusleihoak babesteko oholak jarri dituzte.