Oraindik orain, eguerdi partean, itsasoak bereganatzen aritu da donostiarren arreta. (Argazkia: Maitane Aldanondo)
Denboralea espero zena baina lasaiago iritsi da. Hori bai, ezustekoren bat edo beste gertatu da goizean hirian. Batetik, Pasealeku Berrian zegoen gizonezko bat anbulantzian eraman behar izan dute, tibia bat hautsi duelako. Gainera, udaltzainek hiru surflari uretatik atera behar izan dituzte, bertan ez ibiltzeko aurre abixua jasoa zuten arren.
Itsas-gora goizeko zazpietan izan da eta olatuak Kursaaleko zubiaren gainetik pasa dira.