(Argazkiak: Nerea Lizarralde)
“Urte osoan zehar lan ona egitea, txistorra gogoz prestatzea eta lehiaketan zorte apur bat izatea”. Horiek izan dira Sebastian Lopezen ustez 16. Txistorra Lehiaketa irabazteko arrazoiak. Arbizuko Laket Artesanoseko arduraduna da Lopez. Juan Mari Arzaken eskutik jaso du txapela
Bigarren saria Oriora joan da, Loidi obradorera. Eta hirugarrena Tolosara, Muñagorri harategira. Guztira 22 lehiakidek parte hartu dute.