Santo Tomas eguneko irudiak
Santo Tomas egunak hiriaren itxuran eragin handia izan du eta irudi bitxiak utzi ditu ere.
- Txalaparta soinuak ere jarri dio soinu banda Santo Tomas egunari. (Argazkia: Mikel Goñi)
- Bretxak ez du bere itxura aldatzen egun honetan, bai ordea bezeroek. (Argazkia: M. G.)
- Baserri produktuak ikusi eta erosteko aukera ematen du Santo Tomas azokan. (Argazkia: M. G.)
- Donostiar asko sukaldari jarduten dira Santo Tomas egunean. (Argazkia: M.G.)
- Santo Tomas egunean ezin trikitixak eta panderoak falta. (Argazkia: M.G.)
- Euriari eta haizeari aurre egin behar izan diete postuetako arduradunek. (Argazkia: M.G.)
- Hiriko gastronomiaren aurpegi ezagunek epaitu dute txistorra txapelketa. (Argazkia: M.G.)
- Felixi txerriak haur eta helduen gozagarri izan da. (Argazkia: M.G.)
- Animalien aldeko ekintzaileak Konstituzio plazan present izan dira. (Argazkia: M.G.)
- Egun osoz Trinitate plaza hartu duen ekimenean bertsolariak ere izan dira. (Argazkia: M. G.)
- Lehiaketako txorimaloek arreta handia behar izan zuten haizea dela eta. (Argazkia: M.G.)
- Ven, 1580 kiloko zezena, Okendo plazan. (Argazkia: Mikel Goñi)