Aurrera, oharkabean
Txirrindulari eta oinezkoen artean gatazkarik ez sortzeko, bidegorria zabaldu zuten Bulebarrean. Ohitura zaharrak aldatzea, ordea, zaila izaten da eta oraindik ere txirrindulari askori kosta egiten zaio, oinezko bidetik joan beharrean, bidegorritik igarotzea. Nahiz eta txirrindulariak ohartarazteko seinaleak jarri, oharkabean pasatzen dira askorentzat.