Autobusak antolatu dituzte hainbat auzotan presoen aldeko manifestaziora joateko
Presoen eskubideen aldeko manifestazioa egingo dute larunbatean Bilbon. Mobilizazio jendetsua izango da, agian iazkoa baino jendetsuagoa -64.000 lagunek hartu zuten parte 2011n-, Egin Dezagun Bidea ekimenak deitutako protestara joateko autobus ugari antolatu baitituzte Euskal Herriko hainbat herritan. Donostiari dagokionez, Antigua, Amara, Altza, Alde Zaharra, Egia, Gros, Bidebieta, Añorga, Igeldo, Intxaurrondo eta Loiolan antolatu dituzte autobusak. Bilbora joan nahi dutenek izena emateko aukera dute oraindik.