EGOk musika jarriko dio Chaplinen 'City Lights' filmari
Charles Chaplin eta bere “City Lights” (Hiriko argiak) film mutua izango dira Euskal Herriko Gazte Orkestraren neguko topaketaren ardatza. Atzo Bilboko Euskalduna Jauregian aurkeztu zuen ikuskizun berria. Gaur Gasteizko Principal antzokian izango da, eta bihar, Donostiako Kursaal Auditorioan (20:00etan). Filmak irauten duen 86 minutuetan musikaren eta irudien arteko sinbiosi perfektua transmititzea lortu nahi dute EGOko kideek.