Mintza hadi, lagun!
Bagera Elkarteak eta Mara Mara taldeak hitano ikastaroa antolatu dute. Izena emateko epea urtarrilaren 10ean bukatuko da, hain zuzen ikastaroa hasiko den egun berean. Astearte eta ostegunetan 18:15 eta 20:15 bitartean egingo dituzte eskolak, eta guztira 14 saio izango dira. Izena eman nahi dutenek 943467181 telefono zenbakira deitu edo idazkaritza@bagera.net helbidera idatzi dezakete. Eneko Garaialde euskara irakasle eta itzultzaileak emango ditu eskolak, Bageraren egoitzan, Katalina Eleizegi kaleko 36. zenbakian, Puion.