Reala eta Mallorca aurrez aurre arituko dira Anoetan
Realak izan du lehietatik atseden hartzeko denbora nahikoa, eta berriro ere gogoz ekin beharko du. Bihar bertan izango du 2012ko lehen partida talde txuri-urdinak. Izan ere, Kopako lehen langa igaro ostean, Mallorca izango da Realaren hurrengo aurkaria. Anoetan gurutzatuko dira bi taldeak, 20:00etan.

