Suhiltzaileek pertsona bat atera dute bere etxebizitzatik
Bidebietako Serapio Mujika kalera suhiltzaileak eta bi anbulantzia hurbildu dira arratsaldeko lehen orduan pertsona gizen bat artatzeko. Osakidetzak suhiltzaileei laguntza eskatu die auzotarra bere etxebizitzatik ateratzeko. Garabia erabili behar izan dute, eta balkoitik atera dute.