Aldunaene eta Amerika Plazako babes publikoko etxebizitzen zozketan izena emateko epea zabalik da
Zozketaren Baldintzak, gaur, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, 4 zenbakian, argitaratu dira. Donostiako Etxegintzako Etxebizitza Eskatzaileen Udal Erregistroan erosketa aukerarako izena eman dutenek hartuko dute parte zozketan, baita aipatutako Erregistroan izena emango dutenek ere, 2012ko urtarrilaren 19ko 14:00ak baino lehen (egun hori barne), beti ere legez ezarritako eskakizunak betetzen badituzte. Etxebizitza Eskatzaileen Udal Erregistroan telematikoki eman daiteke izena Donostiako Udaleko web orrian.