Jon Obeso idazle donostiarrak Lengua de Trapo saria irabazi du
Jon Obesoren ‘Alimento para moscas’ eleberria saritu du Lengua de Trapo argitaletxeak. Nafarroan girotutako istorioa da idazle donostiarrarena. Euli mota bat aztertzen ari den entomologo bat du protagonista. Kuaderno batean egunero intsektuei buruzko oharrak idatziko ditu. Animalien inguruan ez ezik, ikerketa egiten ari den herri txikiko biztanleen bizimodua eta egunerokoari buruz ere idatziko du.