Astelehenean txertatuko da Euskara Patronatua udal egituran
Aurreko hilabeteko osoko bilkuran adostu bezala, Euskararen Udal Patronatua desegin eta udal egituran barneratuko da. Erabakia astelehenean izango da indarrean, orduan, bilakatuko da orain arteko patronatua euskara zerbitzu.
Aldaketak lan taldean eraginik izango ez duela baieztatu zuen Nerea Txapartegi ordezkariak aurreko osoko bilkuran. Aitzitik, atal guztien arteko elkarlanerako bideak jorratzea erraztuko duela eta lan bikoizketa saihestuko dulea azaldu zuen. Euskara Zerbitzuak hiru atal izango ditu: Udaleko Hizkuntza Normalkuntza atala, Hiriko Hizkuntza Normalkuntza atala eta Itzulpen atala.