Ramon Zuriarrain (Argazkia: Estitxu Zabala)
Sortzaile donostiarrak bere “umorezko oharrak” jaso ditu ‘Bromas Aparte’ liburuan. Ramon Zuriarrainek (Erdialdea, 1948) berak editatu du Arteko galerian joan den abenduan aurkeztu zuen liburua. Bertan bere marrazkiak eta akuarelak bildu ditu, irribarreak lortzeko asmoarekin. 600 kopia jarri ditu salgai, 30 euroren truke bakoitza. Biharko Irutxuloko Hitzan artistari egindako elkarrizketa irakurri ahal izango duzu.