Artemio Zarcori azken agurra egingo diote bihar Zuzenbide fakultatean
Abokatu eta idazle donostiarra joan zen astean hil zen. Haren lagunek eta senideek azken agurra egingo diote bihar Zuzenbide fakultatean, 19:00etan. Paco Ibañez musikariak eta Miguel Castells abokatuak parte hartuko dute ekitaldi publikoan, besteren artean.