Donostiarrek zergatik egin behar dute azpiegitura handien aurka?
Gipuzkoan egitekoak diren azpiegitura handien proiektuen aurka 8 taldek manifestazioa deitu dute otsailaren 4an Donostian. Bulebarretik irtengo den martxaren aurretik, hausnarketa sustatzeko hainbat ekimen gauzatuko dituzte Errausketaren Aurkako Herri Plataformen Koordinakundea, Jaizkibelgo superportua, EHNE, AHTaren Aurkako Asanblada, AHT gelditu! elkarlana, PTParen aurkako Oiartzungo taldea, Mutriku Natur Taldea eta Gipuzkoa Zero Zabor taldeek. Donostian egingo direnenen berri eman eta donostiarrek zergatik parte hartu behar duten azaldu dio IRUTXULOKO HITZAri Mikel Alvarez ekintzaileak.