Dock of the Bay jaialdiaren proiekzio gehiago Fnacen
Musika dokumentalen jaialdiaren programazioak aurrera egingo du aste honetan, Fnacen. Gaur 19:00etan Enrique Morenteri eskainitako filma proiektatuko dute. Bihar, asteartea, Sam Dunn antropologo kanadarraren ‘Metal: A Headbanger’s Journey’ lana izango da ikusgai. Heavy metal amorratua da, eta heavy metalaren iritzi eta mitoak bildu ditu bertan.
Asteazkeneko proiekzioak AEBetako Pearl Jam taldea izango du ardatz. Hogei urteko ibilia egin du taldeak, eta Cameron Crowe zuzendaria haiekin izan da azken bi urteetan. Ostegunean amaituko da aurtengo programazioa, Motorhead taldearen sortzaileari, Lemmy-ri, eskainitako dokumentalarekin. Sarrera doakoa da, eta proiekzio guztiak 19:00etan hasiko dira.