Txillardegik Antiguako toponimoa hartu zuen ezizen gisa
Jatorrizko izen deituraz baino, ezizenez zen ezagunagoa Jose Luis Enparantza Txillardegi. Bere amona hil zenean, aitonak Tolosa uztea erabaki zuen, oso minduta geratu zelako alarguntzean. Bere aitak 10 urte zituenean etorri ziren Donostiara. Aitonak etxe bat eraiki zuen bere emaztearen izenean: Casa Victoria jarri zion. Txillardegi zen etxearen ondoan eraiki zuen. “Toponimoa da, ez da etxekoa. Ni ez naiz inoiz Txillardegikoa izan. Txillardegikoak Iturriatarrak dira, eta ez gu. Matia kalean zegoen, eta horregatik hartu nuen izen hori. Toponimoa zelako, eta nire ustez, euskal tradizioari jarraituz toponimo hori hartu nuen, eta ez neure izena”.