Bilgune Feministak danborradako "ekimen diskriminatzaileak" salatu ditu
Berdintasunaren aldeko neurriak hartu badira ere, San Sebastian eguneko festan emakumeek gizonen aukera eta eskubide berberak ez dituztela salatu du Donostiako Bilgune Feministak. Banderaren igoera eta jeitsieraren ekitaldiez arduratzen diren elkarteek, Gaztelubidek eta Union Artesanak, bazkide gisa soilik gizonak onartzen dituztela kexu dira. Bi elkarteetan, gainera, emakumeek ezin dute danbor nagusi izan, eta postu horretarako hautatuak izateko aukerarik ere ez dutela adierazi dute. Halaber, Sarriegi plazako danbor jotzailearen eskulturarekin batera, emakume urketariaren irudia jartzeko eskaera egin dute.