Dbus, Realarekin bat
Donostiabusek hainbat realzale eramaten ditu hiriko auzoetatik Anoeta estadioraino; gidari eta autobus gehiago jartzen ditu hiritarrak laguntzeko. Autobus konpainiak, bere 125. urtemugan, bideo bat eskaini die realzaleei. Realak Anoetako bideo-markagailuetan zabalduko du ikus-entzunezko berria, eta zale guztiek Dbusen webgunean izango dute ikusgai.