Erdialdeko danborradek hiru elkarretaratze egingo dituzte
Eguerdian aurkeztu dituzte Erdialdeko danborradek San Sebastian eguneko egitaraua. Hiru elkarretaratze, Anastasiori egin beharreko omenaldia eta topo egiten duten danborradek elkarrekin jotzea dira arduradunek nabarmendu dituztenak.
Vasconia elkarteko ekitaldian, San Sebastian eguneko egitaraua biltzen duen kartela ere aurkeztu dute; bertan azaltzen dira Erdialdeko 21 danborraden hasiera ordua eta baita Koldo Mitxelena aurrean egingo dituzten elkarretaratzeen orduak. Era berean, Peña Anastasiok beste 20 danborraden bisita izango du bere irteera orduan; izan ere, ordezkari bana bidalita Erdialdeko elkarteek mende erdia bete duen danborrada omendu nahi baitute.
Aurkezpenean nabarmendutako berrikuntza nagusia, danborradek topo egitean elkarrekin jotzea izango da.
Era berean, Erdialdeko danborraden elkarteak jakinarazi du udalera gutuna bidali zuela danborraden diru-laguntzak handi ditzaten eskatzeko. Elkarte honetako Txema Cibianek esandakoaren arabera, “oraindik ere ez dugu ezta erantzunik jaso ere”.