Euskal presoak Euskal Herrira ekartzeko aldarria zabaldu nahi dute San Sebastian egunean
Egin Dezagun Bidea ekimeneko kideek presoak herriratzeko oihalak banatuko dituzte San Sebastian egunaren bezperan, banderaren igoeran. Festaren hasierako ekitaldira gerturatzen diren herritarren artean banatuko dituzte oihalak. Soinean hartu eta “lau haizetara gogor astintzeko” gonbidapena egin dute.
San Sebastian egunean egin nahi duten eskaera “argia” dela diote: “Euskal presoak ekartzea; zigorra bete duten presoak askatzea, eta bizi osorako espetxe zigorraren hiru laurdenak bete dituztenak aske uztea; gaixotasun larriak dituztenak libre uztea, eta gatazkari aurre egiteko zabaldu den aro berrian, estatuek presoekiko darabilten espetxe politika konpontzeko pausoak ematea.