Jose Antonio Sainz Alfarok 25 urte beteko ditu Orfeoiko zuzendari gisa
Donostiako orfeoiak joan den urteko balantzea, eta 2012aren aurkezpena egin du gaur goizean. Abesbatzak 26 emanaldi ditu hitzartuta. Hala, iazko kontzertu kopurua gainditzea espero dute. Urtarrilaren 27 eta 28an Lyonen (Frantzia) izango du lehen kontzertua. Donostian, berriz, otsailaren 26an ariko dira, oraindik zehaztu gabe dagoen areto batean.
Bestalde, Jose Antonio Sainz Alfarok 25 urte beteko ditu aurten Orfeoiko zuzendari postuan. Egun, 1.000 bazkide inguru ditu, eta kopurua handitzea nahi dute.