Naturaren irudi ikusgarrienak, Kutxa Boulevard aretoan
Europako naturaren argazkilari onenen irudiak bihar iritsiko dira Kutxa Boulevard aretora. European Wildlife Photographer of the Year lehiaketako irabazleen lanak izango dira ikusgai. Erakusketa bihar irekiko dute eta otsailaren 26a arte izango da zabalik.