Tximista batek eragindako kalteak direla-eta, itxita dago Urgulleko Historiaren Etxea
Joan den abenduaren 17an, 20:00ak aldera, tximista batek jo zuen Urgulleko Historiaren Etxea. Sare eletrikoan eragindako kalteen ondorioz, eraikina itxita egongo da. Motako Gazteluan ikusgai zegoen erakusketa, ‘Donostiari begira’, beraz, itxita egongo da konponketak egin bitartean. Laster jakinaraziko dute noiz irekiko duten berriz.