Txillardegiren narrazio liburua sareratu du Susa argitaletxeak
Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegiren Koskodromo narrazio liburua (1984) sareratu berri du Susak. Liburua egungo grafiara egokitu du argitaletxeak, eta egileak berak egindako itzulpen bat ere jarri ditu eskuragai Interneten. Armiarma atarian topa daiteke guztia: www.armiarma.com helbidean. Joan den astean hildako antiguatarraren omenez egin du. 1955ekoa. Izan ere, Txillardegi joan den larunbatean hil zen, 82 urte zituela.