Imanol Artola: jaiaren ahotsa
Hainbat komunikabide San Sebastian egunaren berri ematen ari dira. Euskal Telebista Imanol Artola donostiarraren eskutik jorratzen ari da Banderaren igoera, zuzenean. Irratian eta prentsan 19 urterekin hasi zen lanean Artola. Euskadi Irratian zebilela, 1993an,Haur Danborradako emankizunean parte hartzeko proposatu zioten eta hura izan zen telebistarako egin zuen lehenengo lana. Orduz geroztik, San Sebastian eguna lanean igarotzen du, telebistaren bidez jaia etxean daudenei kontatzeko prest. «Barru barruan bizi dudan zerbaiten kontakizuna egiten dut», aitortu zion ‘Irutxuloko Hitza’ri duela bi urte egindako elkarrizketa batean.