Fortunako kideak, lehen lerroan
Urrezko Danborra banatu aurretik, Fortunako kideak tentuz jarraitzen ari dira hizlarien hitzak. Behobia-Donostia herri lasterketako laguntzaile Maria Jose Rodriguezek hunkituta azaldu du bere esperientzia. Javier Barrenak, berriz, medikua den aldetik, ariketa fisikoaren onurak goraipatu ditu. Behobia-Donostia osasuna dela nabarmendu du.

