Mendi, pozaren pozez
Arraun munduan ‘Mendi’ bezala ezaguna da Jose Ramon Mendizabal. Aurten bosgarren denboraldia beteko du Donostiarra traineruko entrenatzaile lanetan, baina, lehenago, beste lan garrantzitsu bat bete du: Gaztelubideko Danbor Nagusia denez, Konstituzio plazako Banderaren igoera zuzendu du. Danbor Nagusi gisa, ‘Mendi’k Juan Mari Abaden lekukoa hartu zuen 2010ean. «Arraunlariak zuzentzea zailagoa dela uste dut», esan ohi du ‘Mendi’k.


