Metal doinuek hartuko dute Mogambo
Red Fang eta Yemen-Ra taldeak zuzenekoan eskainiko dituzte Azkuene kaleko aretoan gaur gauean
Mogambo aretoan metal doinuak izango dira jaun eta jabe gaur gauean. Izan ere, Red Fang amerikarrak eta Yemen-Ra donostiarrak zuzenean arituko dira, 22:00etan, Donostiako aretoan. Yemen-Ra taldea stoner psikodelia proiektu gisa sortu zuten 2011ko udan. Hirukoteak hainbat pieza konposatu ditu, eta doinu gogorrekin arituko dira bihar ere.
Red Fang taldeak 2009an kaleratutako lehen diskotik izan zuen arrakasta. Portlanden sortutako laukotea da eta argi utzi du metal-stoner munduan kontutan hartzekoa izango dela. Dagoeneko hainbat jaialditan aritu dira: Hellfest, Metalliance eta Mayhem, besteak beste.