Jagoba Astiazaran eta Tolosako Ekinbide Etxea, XI. Donostiako Orfeoia-EHU Sariaren irabazleak
Jagoba Astiazaranek eta Tolosako Ekinbide Etxeak irabazi dute aurtengo Donostiako Orfeoia-EHU saria. Musika-sortzaileen ibilbide profesionala aitortzeko eta musika arloko ikerkuntza bultzatzeko asmoz sortutako saria da.
Tolosako Ekinbide Etxeari Abesbatza lehiaketaren alde egindako lana aitortuko diote, eta Jagoba Astiazarani, “Vaticano II. Kontzilioa eta euskal musika eta instrumentu tradizionalak” izeneko ikerketa lana.
Sariak otsailaren 3an jasoko dituzte, 19:00etan, EHUko Gipuzkoako campuseko Ignacio Mª Barriola Erakinaren Auditorioan. Ekitaldiaren amaieran Donostiako Orfeoiak bere errepertorio tradizionaleko konposizio batzuk eskainiko ditu.
