Aldaketa sozialaren aldeko manifestazioa egingo dute otsailaren 11n
Ezker abertzaleak, Eusko Alkartasunak, Alternatibak eta Aralarrek manifestazioak egingo dituzte, otsailaren 11n, Hego Euskal Herriko hiriburuetan; Donostian, barne. Aldaketa sozialaren aldeko eta erreforma neoliberalaren kontrako mobilizazioak izango dira.