dFeriak 21 konpainia hartuko ditu
Martxoaren 12a eta 15a bitartean hainbat dantza eta antzerki ikuskizun izango dira ikusgai arte eszenikoen jaialdiaren programazioan.
Antzerki eta dantza konpainientzako erakusleihoa da dFeria. Iaz, jaialdian parte hartu zuten taldeek, dFeria bukatu eta sei hilabeteko epean 318 emanaldi saltzea lortu zuten. Erakusleiho ez ezik, ikusleentzako gozamenerako jaialdia ere bada. Aurten, martxoaren 12tik 15era hainbat 22 emanaldi ekarriko ditu hirira. Viktoria Eugenia Antzokia, Antzoki Zaharra, Gazteszena eta Intxaurrondo kultur etxea izango ditu agertoki nagusi gisa. Hamalau estreinaldi hartuko ditu dFeriak, tartean, Olatz de Andres koreografo donostiarrarena; ‘Privolva’ ikuskizuna aurkeztuko du. Nazioarteko konpainien ekoizpenak ere izango dira ikusgai; italiarrak eta portugaldarrak, besteak beste.
Jaialdiaren antolatzaileek eskaintza berezia egin dute sarrerekin. Txartelak bihar bertan eskuratu ahal izango dira. Erosketa otsailaren 12a baino lehen eginez gero, sarrerak 5 euroren truke eskuratuko dituzte. Otsailaren 13tik 26ra, berriz, 10 eurotan. Eta salneurria 15 eurora igoko da otsailaren 27a eta martxoaren 11 bitartean.