Donostiako Zinemaldiak kartelak hautatzeko sareko lehen lehiaketa egin du
Sail Ofiziala, Zuzendari Berriak, Zabaltegi eta Horizontes Latinos sailetarako diseinuak aurkeztu ahal izango dira. Parte-hartzaileek sail bakarrera edo guztietara aurkezteko aukera izango dute, eta, gainera, nahi beste kartel aurkeztu ahal izango dituzte lehiaketara.
Lehiaketa irekia izango da, eta beste berrikuntza garrantzitsu bat ere izango du: sarean egingo da lehen aldiz. Izena ematea eta proposamenak aurkezteko epea otsailaren 1ean hasi eta martxoaren 16an bukatuko da. Herritarren martxoaren 17a eta apirilaren 10a bitartean izango dute botoa emateko aukera.