Erakundeei dirurik eskatu gabe, autofinantzatzeko gai izan da Kursaal
Erakundeei dirurik ez diotela eskatu behar izan azaldu du Goikoetxeak, autofinantzatzeko gai izan direlako. Hori gutxi balitz, 825.865 euroko irabazia lortu dute. Biltzar jauregiak Gipuzkoan izan duen eragin ekonomikoa 53 milioi eurokoa izan dela plazaratu dute.
2012. urtean bost azoka egingo dituzte Kursaalen: Korrikalariena, Stockarena, Sevatour, San Sebastian Gastronomika eta Gipuzkoako ezkontzena.