Larunbatean hasiko da Ganbera Musika zikloa
Urtarrilaren 28a eta maiatzaren 5a bitartean sei kontzertu emango dituzte Kutxaren Andia kaleko ekitaldi aretoan.
Musikenen sortutako ganbera musika taldeak dira Kutxak eta Donostia Musikak antolatzen duten ziklo honetako protagonistak. Aurtengoa hirugarren ekitaldia da jada, eta ohi bezala, Kutxaren Andia kaleko ekitaldi aretoan egingo dituzte kontzertuak, 19:00etan. Sarrera doan da.
Moving Wind haize laukoteak ekingo dio zikloari larunbatean. Musikeneko haize-zur ensemblea (otsailaren 18a), Viides Quintet (martxoaren 17a), Icor hirukotea (apirilaren 14a), Musikene metal taldea (apirilaren 28a) eta Ciklus Ensemble (maiatzaren 5a) taldeek osatuko dute programa.