Mikel Egiguren donostiarrak Orlandon jokatuko du asteburuan
Hernandez gasteiztarrarekin osatuko du bikotea Estatu Batuetako zesta punta txapelketa garrantzitsuenean. Duela bi urte Egiguren eta Hernandez izan ziren garaile
Mikel Egiguren donostiarra AEBetan, Orlandoko Citrus txapelketan, leihatuko da asteburuan. Jonathan ‘Duke’ Hernandez gasteiztarra izango du lagun; hain zuzen, bikote bera osatu zuen duela bi urte, irabazi egin zuenean. Biak ala biak Orlandon ari dira neguko denboraldia egiten.
orlandoko Citrus txapelketa jarraitu nahi duenak zuzenean sarean ikusteko aukea izango du Orlandojaialai.com webgunean (Jai Alai botoiari sakatu, eta ondoren, Watch Jai Alai botoia sakatuz).