Patxi Lopez lehendakaria bera izan da saregileei lehen promozioko ikasketa ziurtagira emateko arduraduna. (Argazkia: Mikel Goñi)
Tresneriak eta aparailuak egitea eta mantentzea izeneko profesio ziurtagiriaren lehen promozioaren titulu banaketa egin dute, gaur, Donostiako Miramar Jauregian. Tituluaren sortzea Eusko Jaurlaritzaren eta Saregileen elkartearen arteko lankidetzaren emaitza izan da, eta Patxi Lopez lehendakariak azaldutakoaren arabera, ekitaldia Miramar Jauregian egiteak emakume hauek eta bere lanaren garrantzia “ikusgai” egiteko balio izan du.
Titulua eskuratu duten emakumeek urteetan egin dute lan sareak konpontzen, baina urtebeteko ikastaroaren ondoren hori egiaztatzeko balio duen agiri ofiziala eskuratu dute. Ikasketa planean, sorospena, laneko segurtasuna edota sare mota eta bere erabilera ezberdinak ikasi dituzte.