SOS Ume Lapurtuak elkarteak autobusak antolatu ditu Gasteizko elkarretaratzera joateko
Elkarteak bi autobus antolatu ditu elkarretaratzera joateko. Lehenengoa Zarauztik irtengo da 14:30ean, eta Donostiako Amara Plaza hotelera helduko da 15:00ak aldera. Bigarrena Irundik aterako da 15:00etan eta Donostian ere geldituko da jende gehiago hartzeko. Autobusean joateko izena eman nahi dutenek mezu bat idatzi beharko dute guipuzcoa@sosbebesrobados.es helbidera, edo 636707247 telefono zenbakira deitu.