Ia zazpi ordu eta gero, udalbatzarra bukatu egin da
Garraio azpiegiturak izan dituzte hizpide, besteak beste, gaur 13:00etan hasi den batzarrean. Jon Albizu Mugikortasun zinegotziak autobus geltokia eraikitzeko epemuga ezarri du; martxoa. Eta Bilduk Loiolako Erriberan autobus geltokia egiteko proiektuaren alde lanean jarraituko duela berretsi du.
Bestalde, Eusko Jaurlaritzak abian jarri zuen atzo Altzako tren geltokiaren eta Herrera eta Altza arteko trenbide bikoizketaren lanen lehiaketa. Albiste honen berri gaur goizera arte ez dutela jakin salatu dute, hain justu, EAJk eta PPk; berria komunikabideen bitartez jaso dutela kritikatu dute.