Amarako kaldereroen konpartsa larunbaterako entseatzen ari da
Amarakalde, Amarako kaldereroen konpartsa Olaeta plazan entseatzen ari da, Amara Berri ikastetxean. Larunbaterako prestatzen ari dira; izan ere, Armeria plazan hasiko dira abesten eta zartaginak jotzen. Isabel II. hiribidea, Irun plaza, Gregorio Ordoñez kalea, Euskal kortsarioen kalea, Illunbe, Felipe IV. kalea, Madril hiribidea… Amara Berrin zehar ibiliko dira 18:00etatik aurrera. Ostiralean, konpartsako kide batzuk Zorroagako zaharren egoitzara joango dira 17:00etan bisita egitera. Bihar, osteguna egingo dute azken entsegua, Olaeta plazan, 20:00etan.