IRUTXULOKO HITZAk 'Itzurun' berezia argitaratuko du Igeldoko jolas parkearen mendeurrena dela-eta
«Elkartearen asmoa Igeldo mendiko lurretan, itsasargia eta dorrearen artean, aisirako eremu bat egitea da; kanpotarrei zuzenduta batez ere, baina baita herritarrentzat ere. Hiriak erakargune berri bat izango luke eta, helburu horren baitan, aipatutako dorrean jatetxe bat eraikiko litzateke; bertatik Donostiak eta inguruak eskaintzen dituzten aberastasunen ikuspegi ederra eskainiko litzateke».
1912ko otsailaren 3an, Igeldo Mendia Elkarteko kudeatzaile Evaristo Sanmartinek idatzi hori aurkeztu zuen udaletxean.
Mendebete igaro da, horrenbestez, Igeldoko jolas parkearen eta funikularraren egitasmoa aurkeztu zutenetik. Sei hilabete geroago, proiektua egia bihurtu zen. Urtemuga hori dela-eta, IRUTXULOKO HITZAk ‘Itzurun’ berezia argitaratuko du bihar.