Udalaren elur plana abian da
“Donostia azken urteotako denborale gordinenetako bati aurre egiteko prestatzen ari da”. Hala plazaratu du Donostiako Udalak. Elur planaren fase gorria bihar aktibatuko dute, eta mahai teknikoa 18:00etan bilduko da denboralearen jarraipena egiteko. Aurreikuspenen arabera, tenperatura nabarmen jaitsiko da eta termometroak zero azpitik izango dira: lau gradu zero azpitik. Elurra ere iragarri dute, eta bost zentimetro elur pila litezke.
Nekane Burutaranek, Babes Zibileko zinegotziak, hirian zehar zirkulazioa bermatzeko 34.000 kilo gatz dituztela eta jada eskaera berriak egin dituztela adierazi du.
Elur planaren helburu nagusiak izango dira ospitaleko sarbideak libre uztea, eta trabarik ez sortzea. Industria poligono, ikastetxe, osasun etxe eta bide nagusietan zirkulazioa bermatzea lehentasuna izango da. Garraio publikoan denboraleak izan dezakeen eragina ahalik eta gehien murriztea, eta aterpea behar duten lagunak atertzea izango dira besteak beste plana abian jartzeko arrazoiak.