Azpiegitura handiak geldiarazteko manifestazioaren sostenguak aurkeztu dituzte
Larunbatean, Donostian, azpiegitura lan handiak gelditzea eskatuko duen manifestaziora deitu dute AHT Gelditu!, Errausketaren Aurkako Herri Plataformen Koordinakundea, Jaizkibelgo Superportuaren aurkako taldea, AHTren Aurkako Asanblada, PTPren aurkako Oiartzungo taldea Mutriku Natur Taldea eta Gipuzkoa Zero Zabor ekimenak, Gipuzkoako Aldundiaren jauregiaren aurrean egindako agerraldian. Aurkezpenean, mobilizazioari babesa emango dioten taldeak zeintzuk diren ere azaldu dute. Hauen artean, hainbat udal (Oiartzun, Lezo, Pasaia, Hernani, Tolosa, Zaldibia, Segura, Bergara, Arrasate, Oñati, Aramaio, Elgeta eta Mutriku), indar politiko (Alternatiba, ezker abertzalea, Antikapitalistak, Gorripidea, Ezker Anitza, PCE-EPK, Aralar, Ezker Batua Berdeak, Lizargorri taldea eta Iratzar), sindikatu (ESK, LAB, STEE-EILAS,CNT eta CGT-LKN) eta talde sozial ekologista (15M, Ekologistak Martxan, Eguzki, Haritzalde Naturzaleen Elkartea eta Azpikola berreskuratu taldea) daude. Manifestazioa Bulebarretik abiatuko da, larunbatean, 17:30ean.

