Emagin batek eta ginekologo batek inputatu gisa deklaratuko dute hil honetan Donostiako epaitegian
1975ean Donostiako eritetxe probintzialean ustez hilda jaio zen haur baten kasuari lotuta deklaratuko dute hil honetan erretiratutako emagin batek eta ginekologo batek. Susana Espi-k, haurraren arrebak, lurperatzeaz eritetxea arduratuko zela azaldu zioten bere garaian familiari eta Polloen hilobiratuko zutela, baina han ez dago horren agiririk. Familiak iaz, maiatzean, egin zuen salaketa.


