Euskadiko Orkestrak Txirri, Mirri eta Txiribitonen 40. urteurrena ospatuko du
Musika Gela abian jarri du aurten ere Euskadiko Orkestrak. Haur eta gazteei musika hurbiltzeko ekimena da. Hainbat kontzertu eskainiko ditu, laguntzaileekin batera. Hala, besteak beste, Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoen 40. Urtemuga ospatuko du, Donostian eta Gasteizen elkarrekin emango duten kontzertu banatan. Donostian Kursaal Auditorioan aurkeztuko dute ekainaren 9an ‘Txirri, Mirri eta Txiribiton. 40 urteko algara’ ikuskizuna.
Larunbat honetan eskainiko du Euskadiko Orkestrak Musika Gela programaren lehen emanaldia. Per Poc txotxongilo taldearekin batera, ‘Soldadu baten istorioa’ ikuskizuna aurkeztuko du Kursaalen. Otsailaren 4an, larunbatean, 18:00etan izango da emanaldia.


