Triz3ps taldearen bideo klip berrian parte hartu nahi al duzu?
Javi P3z musikari donostiarraren Triz3ps taldea ‘Nieva’ kanta berriaren bideo klipa prestatzen ari da, eta bere jarraitzaileei laguntza eskatu die. Telefono mugikorrarekin elurretan egindako bideoak biltzen ari da. Irudi horietan zaleek agertu behar dute elurra ari duen bitartean. Bideoak ez du minutu bat baino luzeago iraun behar, eta plano bakar batean grabatu behar da. Ondorengo helbidera bidali behar dira: triz3ps@3ok.info.
