Santa Ageda bezpera, larunbatean
Kaldereroek bat egingo dute aurten Santa Ageda bezperarekin. Otsailaren 4ean ohitura da kalez kale koplak kantatzen ibiltzea eta aurten ere hiria girotuko duen talde eta abesbatzarik ez da faltako. Martutenen taldea osatuko dute eta Parte Zaharreko kaleetan Santa Cecilia abesbatzako kideak ibiliko dira eztarria berotzen. 19:30ean abiatuko dira Abuztuaren 31 kaleko 26 ataritik eta Trinitate plazara joko dute. Kale Nagusia, Fermin Calbeton, Esterlines eta Konstituzio plaza igaro ondoren, Abuztuaren 31 kalera itzuliko dira.

